XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EHIZTARI IZATETIK ARTZAIN IZATERA.Paleolitico azken aldean izoztearen laztasuna ibitu egin da, ta egutaroa beratzagoa da.
Hori dala-ta, hotzera ohituak diran abereek (ifar-orkatza, itsas-txala, mamuta eta mutur-adar uletsua) ifarralderantz aldegiten dabe.
Ehizea urritu egin da eta izadiko ondasunak batzeko modu barriak asmatu behar, geratzen diran gai gitxiez kilikolo elikatu ahal izateko, eta horregaitik hazurbakoak eta itsas-atxetako bizidunak be, jaten hasi dira.
Murrizte eta gainbehera aldi guztiz luzearen ostean, Neolitico heldu zan arte izan be,(Kristo baino 3.000 urte lehenago) bizimodua nabarmen hobatu da, batez be, ehizan eta arrantzuan soilik jarduteke, abereak bezatuten ditue eta abelgorriak zainduten hasi dira.
Txakurra gizonaren lehenengo laguna eskurandu dabe, eta ahuntza, txarria, zaldia ta behia, eta orain
Aldakuntza barri honek gizarte eraketa barria dakar; talde indartsua ta esku handikoa eratuko da apurka apurka, eta aberastasun ezaugarri, daukezan abereen mordoa izango da.
Artzain eta aberezain jardunez zaletu bizkaitarrak eta lugintzeaz arduratu ez, Euskalerriko hegoealdean harik geroetararte ez dau gorarik izango.
Metalgintza hasbarria be (topinki ta brontzea), ez da lar erakargarri Bizkaiko bizilagunen arduran, ta hori ez da harrigarri artzain-gizartean, eurenera lotuak eta batera bestera ebiltzanez, barrikuntza edo aldaketarako zalago izatea, oin geldiko dan gizarte nekazariaz bestera.
Garai haretan,
Hobi horreetan bizkaitarrek heriotzosteko bizitzan beharren izango diran gauzak itxi daroez, baina metal tresnarik bakan baino ez da aurkitzen, eta metal langintzan ardurarik izan ez ebela ziurta leiteke.